Artistak

The Blaze
The Blaze ez da musika soilik; unibertso zinematografiko errealista, inpresionista eta sentikorra da. Dancehall lanarekin, house frantsesaren jarraitzaileak konkistatu zituzten, baita harrituta utzi ere r&b, hip hop eta bestelako soinu urbano batzuk nola konbinatzen zituzten ikusita. Bilbao BBK Live jaialdiaren 2019ko edizioan sekulako arrakasta lortu ostean, aurtengoan, Kobetamendiko guztiak konkistatzea lortuko dute aurkeztuko diguten material berria entzutean.