Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

THE BLACK MADONNA

MIxmag-ek urteko DJ izendatutako lehen emakumea izan zen 2016. urtean; irudi androginoa, energia bizia eta karisma izugarria dituen The Black Madonna nazioarteko eszena elektronikoaren adierazgarri izatera iritsi da. Eskubide zibilen eta erabateko inklusibitatearen aldeko borrokaren adierazgarri, gizartearekin, arrazarekin eta sexuarekin lotutako oztopo guztiak gaindituta. Kalitate ezohiko eta kutsakorreko musikaren adierazgarri ere bai, dela abestien hautaketan, dela teknikan, saio guztietan. Disco, Techno eta House fin-finetik hip-hop edo jungle zorrotzenera inolako arazorik gabe igarotzen da, soinu-olde kitzikagarria eraginez, eta, olde horren aurrean, ezinezkoa da geldirik egotea; gainera, hurbiltzen zaion oro besarkatzen eta agurtzen du eta begietara zuzen-zuzenean begiratzen die bertaratutako guztiei. Erregina bat da, peto-petoa, eta besoak zabalik hartuko dugu Kobetamendin.