Bilbao BBK Live 2021

8/9/10 - 7
2021
KOBETAMENDI

Artistak

SUPERGRASS

Brit-pop estiloaren zaleak aho bete hortz geratu ziren lehengo irailean, Supergrass taldekoek ezusteko kontzertu bat eman baitzuten beren lehenengo diskoa, “I Should Coco”, kaleratu zutenetik 25 urte igaro zirela ospatzeko. Harridura hori neurrigabeko irrika bihurtu zen, handik gutxira iragarri baitzuten 2020ko urtarrilean beren abestien bilduma bat kaleratuko zutela. Hurrengo galdera logikoa zen: Berriz elkartu eta bira egingo al dute? Bai, hala da. Eta, noski, Bilbao BBK Live jaialdian egingo dute geldialdi bat. Aurreko edizioetan dantzan ibili izan gara Suede taldearekin eta Gallagher anaiekin, eta oraingoan, ezin genion ihes egiten utzi brit-popak eman duen talderik dibertigarrienari.