Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Artistak

SUA

Gaztea Irratiko azken maketa-lehiaketako txapeldun izan dira lau gazte bizkaitar hauek, eta urtebete baino gutxiago behar izan dute beren ametsetako bat betetzeko, hau da, datorren uztailean Bilbao BBK Live jaialdiko agertokiaren gainean beren abestiak aurkezteko aukera izatea. Ane (ahotsa), Janire (baxua eta teklatuak), Julen (gitarra) eta Esteban (bateria) dira SUAko kideak, eta estilo propio eta irmoa dute, musika molderik gabe sortzeko premian oinarrituta; erregistro lasai eta sakonak erritmo bizienekin uztartzen dituztenez, geldirik egotea ez da aukera bat izango.