Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

STELLA DONNELLY

2017. urtean argitaratu zuen ‘Thrush Metal’ laneko abestiak bere gelan idatzitakoak dira, gitarra lagun zuela, une haietan sentitzen zituen amorrua eta tristezia izanik inspirazio-iturri; harrezkero, pop feministaren aurpegi berria bihurtu da Stella Donnelly. Australiarrak barnean daramana azaleratzeko ahalmen harrigarria du, eta argi adierazten du nazionalismo zuriarekin, AEBko presidentearekin eta, batik bat, matxismoarekin frustatuta dagoela. Bere abestirik ezagunena, ‘Boys will be boys’, lagun bat bortxatu zuen erruduna libre geratu ostean idatzi zuen; samin hori guztia melodia biziki argitsuekin, soinu zoragarriarekin eta ahots gozo eta alaiarekin janzten du. Bilbon, ‘Beware of the dogs’ lan berria aurkeztuko du, feminismoaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako beste alegatu bat, irribarrea lagun duela beti nahiz eta istorio garratzena kontatu.