Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

SLOWTHAI

‘Nothing Great About Britain’ izan da Slowthai-ren lehen lan goraipatua; MC gaztea Northampton hiriko behe-auzoetan hazitakoa da, eta grime-a hankaz gora jarri du nortasun britainiarrari buruz egin duen erretratu zintzo bezain zorrotzarekin, Brexitaren garai honetan. Mercury Prize saria jasotzeko hautagai izendatua izan da Taylor Frampton, eta bere burutik ateratzen den musikak beste dimentsio bat hartzen du zuzenekoan; izan ere, punk jarrerarekin agertokia sutan jartzen duelako egin baita ezagun, eta horrek Bilbao Bbk Live jaialdiaren hurrengo edizioan aurki dezakegunaren gaineko itxaropenak areagotu baino ez dizkigu egiten. Energia iluna eta infekziosoa, Kobetamendira amorrua kanporatzeko irrikaz etortzen diren horientzat guztientzat