Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Artistak

SLAVES

Sutsuak, adarjotzaileak, ezustekoak… Edozer esanda ere, gutxiegi esango dugu Slaves taldeari buruz ari bagara. Kent konderriko (Erresuma Batua) bikote honen espezialitateetako bat arnasa hartzen ere uzten ez duten kontzertuak eskaintzea da; eta horren erruaren zati bat beren punk rockaren abiadura ikaragarria da. Beren errepertorioan himno moderno bihurtu diren hainbat gai daude, hala nola, The Hunter, Cheer Up London edo Cut And Run. Jauzi egiteko prest berarekin Kobetamendin?