Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

SiR

Kaliforniako Sir Darryl Farris, SiR raperoak lehen aldiz eskainiko dizkigu Kobetamendin Chasing Summer lehen lan luzeko errima biziak. R&B funk eta soul estiloen eragina nabaria da album horretan, eta eragin horrek indartu egiten du musikari afroamerikar honen estilo arin eta malgua; albumean, Kendrick Lamar eta Lil Wayne handiek ere parte hartu dute. Neo-soul abesti leunen testura labainkorra lagun ezin hobea da buruari hegan egiten utzi eta arazoak alde batera uzteko.