Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

SEN SENRA

Sen Senraren ‘Sensaciones’ azken lana kritikariek eta ikus-entzuleek azkenaldi honetan gehien espero zuten lanetako bat zela esan dezakegu, gehiegi esateko beldur izan gabe. “Gaztelaniaz abestutako R&Baren itxaropen handia” den Vigoko gazte honek disko argia eta freskoa argitaratzea lortu du, oso gaur egungoa, estiloak modu oso berritzailean nahastuta, inguru hauetan orain arte inor ausartu ez den moduan: Senrak RnB klasikoenari heltzen dio eta eragin minimalistenekin eta urbanoekin ere nahasten du, aldi berean letra zuzen eta argietan oinarrituta, sentimenduen hizkuntza ezin hobeto baliatzen duela argi utziz.