Bilbao BBK Live 2018

11 · 12 · 13
UZTAILA 2019

Artistak

SECOND

Murtziako laukoak 9 disko argitaratu ditu eta Estatuko indie estiloko talderik sendo eta maitatuenetako bat direla esan dezakegu. ’Anillos y Raíces’ azken diskoa introspekzio-ariketa bat da, abestiak bata bestearekin lotzen direna letra metaforikoen bidez eta heldutasunean gustura sentitzen den talde baten soinua ezin hobeto adierazten duten melodien bitartez. Pop-rock estiloko abesti zintzoak eta zuzeneko emanaldi sendoak dituen talde hau jaialdi guztietan ohiko bihurtu da jada. Kobetamendin, Bilbao BBK Live jaialdiko ikus-entzuleak liluratzeko asmoz dator, oraingoan, Second.