Bilbao BBK Live 2023

6/7/8 - 7
2023
KOBETAMENDI

Artistak

Sama Yax en directo en Bilbao BBK Live 2023

Sama Yax

Sama Yax bildumagile peto-petoa da. Hasteko, sorterrien bilduma egiten du: Mexiko eta Bilbo, nahiz eta gaur egun Bartzelonan bizi den; 32 urte daramatza bilaketa-lanetan. Jakina, diskoen bilduma ere egiten du: batik bat, disco, latin, afrobeat, house, brasildar eta jazz estilotako diskoak. Baita esperientziena ere: Bartzelonako Nitsa klub mitikoan egoiliar eta Discos Paradisoko partaide izanik, SoundEat! eta Matería jaialdietan, Freedonia gunean eta Goze nahiz Baang festetan, besteak beste, eskaini ditu bere set-ak. Bere bilaketa-lanetan bildu dituen soinu sekretu eta eragin guztiak partekatuko ditu DJ honek gure basoarekin Bilbao BBK Live jaialdian.