Artistak

Rüdiger
Ezkutuko aktore, baina ezinbestekoa Euskal Herriko eszenan, bateria jotzen ibili baita Willis Drummond, Joseba Irazoki, Rafa Berrio eta beste askorekin; orain, Félix Buff taldeburu bihurtu da Rüdiger taldearekin. Kobetamendin taldearen lehen diskoa entzungo dugu, Before It’s Banished; 8 abesti biltzen ditu, postal panoramiko bat, melodia atenporalen collage bat eginez britainiar pop-a, Laurel Canyon-en psikodelia gozoa eta 90eko hamarkadako Indie originala uztartuta. Rüdiger unibertso polimorfo eta minimalista ezagutzeko aukera izango dugu Bilbao BBK Live jaialdian.