Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Artistak

ROSALÍA

Mundu guztiaren ahotan bolo-bolo dabil katalana Rosalía azken hilabeteotan eta, are gehiago, ‘El mal querer’ lan kontzeptuala kaleratu duenetik; tradizioa eta orainaldia ezin hobeto uztar daitezkeela erakutsi digu, gaur egungo pop eta urban estiloak flamenko puruenarekin bat eginda. Ekoizpen-lan bikainaren ondorioz, emaitza erabat abangoardista lortu du eta, gainera, agertokiaren gainean sekulako ikuskizuna eskaintzen duela kontuan izanik, Bilbao BBK Live jaialdian aukera paregabea izango dugu gure garaiko musikaren norabidea markatuko duten artistetako bat ikusteko.