Bilbao BBK Live 2018

11 · 12 · 13
UZTAILA 2019

Artistak

PRINCESS NOKIA

Ahalduntze, mezu eta jarrera peto-petoak. New Yorken bizi den puertorricotar honen hip-hop alternatiboan klase-kontzientzia puri-purian hauteman daiteke, bere generoarengatik eta arrazarengatik zapaldu duen sistemari aurre egiteko erreakzio batean. Bere diskurtsoa feminista da, zalantzarik gabe, eta bai rap klasikoenaren, bai Migos-en eragina duten hook-ez beterik dago, halaber, auzoetako eta queer komunitateetako nesken bizimoduaren adierazpena ere bada. Destiny Franquery –benetako izena du Princess Nokia-ki– da gaur egungo rap-ak behar zuen girl gerrilla. Kobetamendin zuzenean ikusteko desiratzen gaude.