Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

PLACEBO

2000. urtean argitaratutako Black Market Music diskoari esker, musika alternatiboaren gailurrera igo zen Placebo, eta Brian Molko-ren taldeak bi hamarkadatan eutsi dio posizio horri. Duela sei urte argitaratu zuten Loud Like Love azken lana; disko berririk gabeko aldi hau luze egin zaigu, baina badirudi datozen hilabeteetan lan berria ez ezik, kontzertuan zuzenean ikusteko aukera ere izango dugula, penintsula osoko agertoki magikoenetako batean: Kobetamendin.