Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

PET SHOP BOYS

80ko hamarkadan elkar ezagutu zutenetik –ez, ez zen maskota denda batean izan, musika-tresna zaharren dena batean baizik–, Neil Tennant eta Chris Lowe generoko erreferentzia bat baino zerbait gehiago dira; pop-rock estiloko klasiko asko bezain ezagun egin diren hit elektronikoak fakturatzea lortu duen bikotea izan da. Hain justu ereserki horiek dira Kobetamendin eskainiko diguten ikuskizunaren muina: beren arrakasta handiak are handiago bihurtzeko –hori egiterik baldin badago– bereziki pentsatuta dagoen erakustaldi eszeniko ikusgarria.