Artistak

Pavement
Hasieran, Stephen Malkmaus buru duen taldeak ez zituen bere lanak zuzenean aurkezten; argitaratu egiten zituen, besterik gabe. Baina panorama independentean arrakasta izan ostean, zuzeneko kontzertuak egiten hasi zen taldea, 1999an jotzeari utzi zioten arte. 24 urte igaro diren honetan, Kaliforniako taldea agertokietara igotzen hasi da berriro, eta 90eko hamarkadako lo-fi noise rock estatubatuarraz gozatzeko aukera emango digute Kobetamendin.