Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

PALMS TRAX

Palms Traxen musikaz ari garela, izen handiak baino ez zaizkigu etortzen burura: Theo Parrish, Omar-S, Kassem Mosse… DJ eta ekoizle britainiarrak erreferentzia-zerrenda garrantzitsua metatu da jada, batik bat, birnahasketak, nahiz eta gazte-gaztea den. Baina bere ekoizpenei ematen ari zaie garrantzia gehien azkenaldian; esaterako, EP sorta bikaina egin du berriki Dekmantel-entzat, eta ekoizpen horietan egiten du distira, bene-benetan, bere talentuak. “House sofistikatu ameslaria, barruan gordintasun ukitu batekin eta akabera distiratsu eta leuna duela” halaxe deskribatzen du Boomkat-ek. Deskubritzeko dagoen artista da, eta zuk aukera izan dezakezu Kobetamendin ikusi zenuela esateko, Bilbao BBK Live jaialdiaren edizio honetarako prestatzen ari den saio ahaztezin hartan.