Bilbao BBK Live 2018

11 · 12 · 13
UZTAILA 2019

Artistak

OSO LEONE

Bilbao BBK Live jaialdiaren barruan, hamarkada honetako talde nazional garrantzitsuenetako bat igoko da Kobetamendiko agertokira. Izen bereko lehen diskoa argitaratu zutenean, mundu osoan barrena ibili ziren jotzen; horren ondoren, Oso Leone mallorcarrek ‘Mokragora’ lana argitaratu zuten eta nazioarteko goi-mailako komunikabideen arreta berenganatu ostean, ia bost urteko atsedenaldia egin zuten. Geldialdi horren ondorioz, hasierako post-folk espantsiboa alde batera utzi eta soul estilotik eta funk dotoreenetik gertuago dauden soinuetan barneratu dira. Horren erakusgarri da ‘Gallery Love’ sentsibilitate handiko diskoa; entzumenaren bitartez, entzuleari bidaia bat eginarazteko gai da, olatuen antzera elektronika anbientalaren eta jazz estiloaren artean joan-etorrian ibiltzen diren eta egitura dotoreak dituzten abestiekin.