Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

ORVILLE PECK

Irudi enigmatiko eta indartsua, eta crooner ahotsa dituen Orville Peck bakero maskaraduna urteko artista harrigarrienetako bat bihurtu da. Shoegaze-aren giro lasaia melodia ikonikoekin eta Estatu Batuetako country-musika klasikoa gogorarazten duen ahots-trebeziarekin, cowboy atzerriratu honek ikus-entzuleak konkistatu ditu ‘Pony’ lehen lanarekin; album horretan, argi utzi du soinu propio eta pertsonala duela, eta bere musika entzuten duen orori basamortuko errepideetan barrena egindako bidaia luzeak datozkio burura, Amerikako mendebaldeko pertsonaia dekadenteak bere begirada maskaratupean erretratatzen diren mundu baten bitartez.