Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Artistak

NATHY PELUSO

Arima libre bat irudikatzen badugu, Nathy Peluso hor izango da. Arima eta bihotza jartzen ditu Madrilen bizi den argentinar honek egiten dituen gauza guztietan; aurreko lanetan argi utzi digu urban, R&B eta trap estiloetan ongi aritzen dela eta, orain, “La Sandunguera” EP berria aurkeztu digu: saltsa, blues eta jazz latinoarekin ausartu da oraingoan, ukitu histrionikoekin; berriro ere, bere nagusi bakarra bera burua dela erakutsi digu, argi eta garbi. Egongo al da lortuko ez duen zerbait?