Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Artistak

NADIA ROSE

Rap-kantari britainiarrak ‘Highly Flammable’ lehen diskoan eta beste hainbat singletan ere (‘Skwod’, ‘Breathe Slow’,…) argi erakutsi duen nortasuna ekarriko du Bilbora, Britainiar Uharteetatik atera diren rap eta R&B estiloetako promesa berrien artetik nabarmentzera eraman duen nortasuna baita. Gaur egungo grime-aren MC ezagunenetakoa den Stormzy-ren babesa duela, flow kutsakorra eta letra garratzak, bere buruarenganako konfiantzaz betetako letrak aurkeztuko dizkigu munduari esateko gauza asko dituen Londreseko neska gazte honek; galdu ezin den ikuskizuna.