Bilbao BBK Live 2018

11 · 12 · 13
UZTAILA 2019

Artistak

Muevelokumbia

Karma Cereza eta Joaco J Fox ezagunak dira, baina euren proiektu nagusiarengatik, gehienbat: Mueveloreina. Reggaeton eta trap estiloetan kontzientzia sozial eta politikoa ere txerta daitekeela frogatu dute. Horretarako, musika urbanoaren topiko materialistak gainditzen dituzten letrak musikaren mestizajearekin nahasten dituzte, oinarri elektronikoak eta jatorri indigenako soinuak –hala nola kunbia– uztartuta. Asmatu duzue, bai; Lasai guneko set-ean soilik estilo hori landuko dute. Baina horrek ez du esan nahi ezustekorik izango ez denik.