Bilbao BBK Live 2018

11 · 12 · 13
UZTAILA 2019

Artistak

MS NINA

Latineo peto-petoa. Horrelakoa da Ms. Ninaren trap-a. 2015ean hasi zenetik, musika urbanoaren adierazgarri freskoenetako bat izaten ari da. Lotsagabea eta dibertigarria, Madrilen bizi den argentinar honen proposamenak arrakasta itzela lortu du sareetan eta dantza-pistetan. Ahalduntzera eta festara gonbidatzen duen musika. Bilbao BBK Live jaialdiko ikus-entzule guztiak dantzan jarriko ditu Ms Ninaren ikuskizunak, reggeaton millennial eta itsaskorrenaren erritmoari jarraikiz.