Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Artistak

MR. K

Bartzelonako clubbing-ean erreferente, eta mashup-aren artean maisu, Mr. K-k bere belaunaldiko ekoizle eklektikoenetako bat zergatik den erakutsiko digu Bilbao BBK Live jaialdian. Besteak beste, Javiera Mena, We Are Standard edo Jeff Darko britainiarra nahasten ditu saioetan eta, berriki, Goya sarietarako hautagai izendatu dute “Abesti original onena” kategorian, ‘KIKI’ filmerako egin duen abestiarengatik.