Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

MOZHGAN

Kalifornian bizi den iraniar honen lanak gero eta ikusmin handiagoa sorrarazten du. 2011. urtean “We Are Monsters” party-a sortu zuen soinu dantzagarri ilun eta misteriotsuenekiko pasioa garatzeko eta, harrezkero, aparteko talentua duela erakutsi du Mozhganek jaialdi batera joatera gonbidatu duten bakoitzean; itxuraz kontraesankorrak eta sakabanatuak diren soinu-kontzeptuak uztartu eta nahasketa harrigarri, koherente, eder eta txundigarriak lortzeko talentua. Elektro, EBM eta synth-pop 80’s estiloak oinarri hartuta, bere saioak maila kosmikora igotzen dira azkenean, eta ez dago horretarako moduko etiketarik. Hemen, Kobetamendin, izarretako bidaia horren beste etapa bat gozatzeko aukera izango dugu.