Bilbao BBK Live 2018

11 · 12 · 13
UZTAILA 2019

Artistak

MOURN

2014. urtean, oraindik ere adinez nagusi izan gabe, izen bereko lehen diskoa atera zuten eta sumendi baten indarrarekin sartu ziren musikaren munduan. Kritikak, oro har, ohore guztiekin hartu zituen eta, diskoa atera eta hilabete gutxiren buruan, taldeak kontratua sinatu zuen AEBtako Captured Tracks disko-etxearekin. Bost urte geroago eta hiru disko argitaratu dituztela, Mourn jada ez da promesa bat, errealitatea baizik. ‘Sorpresa Familia’ azken laneko zaratak eta lotsagabekeriak gogotsu astinduko dute Bilbao BBK Live jaialdia. Erritmo biziak eta itzulinguruka aritzen ez diren letrak nagusi direla, Mourn-en munduan buru-belarri murgiltzera gonbidatzen zaituztegu, oraingoan irmoki esan baitute: hemen gara berriz, geratzeko asmotan, gainera.