Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Artistak

MODESELEKTOR Live

Apparat-ekin batera bizi izandako Moderat abenturaren arrakasta masiboaren ondoren, Gernot Bronsert eta Sebastian Szary alemaniarrak –alegia, Modeselektor taldea– hemen dira berriro. Berlingo bikoa laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean hasi zen musika elektroniko globala egiten. Rave eszenan eskarmentu handikoak izaki, zuzeneko show biziak eta ekoizpen nahiko ezohikoak eskaintzen dituzte, estilo ugari uztartuta; horri esker, techno musikaren mundua gainditzen duen arrakasta lortu dute. Kritikaren babesa dute eta egungo dantza-musikako talderik garrantzitsuenetakoa izatera iritsi dira; euren musika-proposamen berezia mundu osoko agertoki garrantzitsuenetan aurkeztu ahal izan dute. Mugarik gabeko sormenarekin, Bilbao BBK Live jaialdiko proiektu sailkaezin eta erakargarrienetako bat datorkigu gure artera.