Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

MEUTE

Perkusiozko eta haize-metalezko instrumentuak erabilita, Meutek musika elektronikoaren kontzeptua hankaz gora jartzea lortu du, DJen platerekiko lotura urratuta eta beste techno bat egin litekeela frogatuta. Alemaniako Techno Marching Band honen zuzeneko show legendarioaren ospeak Europako mugak ere gainditu ditu. Jaka gorri ikonikoak jantzita, hamaika musikari hauen fan kopurua etengabe handitzen ari da, doazen lekura doazela, generoaren beren ikuspegi urratzaile eta euforikoari esker. Hamburgkoek jai-giro paregabea ekarriko digute Kobetamendira, ziur.