Artistak

Merina Gris
Sara, Julen eta Pascal gazte donostiarrek sortu zuten Merina Gris taldea, gizartean nagusi den ildoarekin bat ez datozenentzako gune bat izateko asmoz. Anonimotasunaren babespean aurkezten dituzte zuzenean melodia bortitzak dituzten pop zakarreko abestiak. 2021eko martxoan Zerua Orain lehen lan luzea aurkeztu zuten, Ed is Dead ekoizle madrildar ezagunarekin batera.