Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

MEGANSITO EL GUAPO

Underground eszena berrian sortu den ezustekorik freskagarrienetako bat dator Bilbao BBK Live jaialdira. Madrilen bizi den abeslari, ekoizle eta DJ hau iaz hasi zen DIY pentsamoldeari jarraitzen dion proiektua aurkezten, DJ Hater kidearekin batera; pop-ukitu nabaria izanik, elektronikaren generoetan oinarritzen da proiektua, hala nola UK garage, house, dubstep edo breakbeat. Bere logelan sartuta, eta milurteko berriko artista adierazgarrien eraginpean (esate baterako, Frank Ocean, Toro y Moi edo Romeo Santos), Megansito El Guapok konposatzen dituen abestien gaiak, besteak beste, maitasuna, inozentzia edo betiereko gaztetasunaren sentimendua izaten dira.