Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

MAX ABYSMAL

Amsterdamen bizi den australiarrak ezin hobeto uztartzen ditu tempo lasaiak eta intentsitate biziak dantza-pistan. Giro-soinuak, 80ko funka, techno primitiboa eta Lo-Fi elektro ukituak modu eklektikoan fusionatuta, energiaz betetako proposamena egiten du, dantzatzera bultzatuz. Young Marco-ren Safe Print disko-etxearekin kaleratu du ‘Sutekh’s Mirage / Donna, Don’t Stop’ singleak biltzen dituen lehen EPa; horretaz gain, Dekmantel jaialdian egindako emanaldiari esker ere, une honetako artista berri garrantzitsuena izatera iritsi da, eta paregabea izaki, underground eszena eferbeszentean nahitaezko bihurtu da.