Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

MARYLOU

Berlinen bizi den frantses polifazetiko honek pinturarekiko eta zinemarekiko pasioa etnomusikologiari buruzko ikasketekin eta Rinse france irratian hilean behin egiten duen irratsaioarekin uztartzen ditu. Avant-garde elektronikan inspiratutako musikak soinu esperimentalak fusionatzen ditu: harien ukitu tradizionalak, bat-bateko zaratak eta dub psikodelikoa. Soinu oniriko dotoreak, errepikatzeetan eta plazerean oinarritzen direnak, eta beat ez-konbentzionalen askotariko eta bat-bateko sarea osatzen dutenak. Marylou Parisko Sonotown kolektiboko kide da, egoiliar jarduten du Concrete eta La Station aretoetan eta, berriki, Berghain-eko The Morphine ekitaldian ez ezik, jaialdi ugaritan ere parte hartu du.