Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

MARIA JOSE LLERGO

Pozoblancon jaio zen María José Llergo, 1994. urtean, eta ongi baino hobeto frogatu du, dagoeneko, artearekin, emozioekin eta besteekin konprometituta dagoela. Flamenko berrian etorkizun handieneko ahotsetako bat dela diote; Bartzelonan bizi den kordobar honek bere sorterrian aitonari esker txiki-txikitatik jasotako tradizioa XXI. mendeko joera berriekin uztartzen duen musika sortzearen alde egiten du. Horren adierazgarri dira ‘Niña de las Dunas’, ‘Ya se sabe la Luna’ eta ‘Nana del Mediterráneo’ abestiak eta, berrikiago, Juancho Marqués eta Gabriel Fernandez-ekin batera egin duen ‘Quema’. Ahots librea, bihotz-erdiragarria eta loturarik gabea entzun ahal izango dugu Kobetamendin uztailean, eta ziur aho bete hortz utziko gaituela flamenkoaren etorkizunaz gozatzeko aukera ematen digun bitartean.