Bilbao BBK Live 2023

6/7/8 - 7
2023
KOBETAMENDI

Artistak

Love of Lesbian

1997. urtean sortutako Love of Lesbian taldea Estatuko indie garaikidean mitiko bihurtu dela esan dezakegu. Taldearen hirugarren lana Maniobras de Escapismo izan zen, eta jende gehiago erakartzea lortu zuten disko horrekin, gaztelaniaz abesten hasi zirenez. Orain, hamasei urte igaro diren honetan, Santi Balmes enblematikoa buru duen taldeak tinko eusten dio musikaren munduko ibilbideari. Bilbao BBK Live jaialdiaren 2023ko edizioan izango ditugu, V.E.H.N zortzigarren albuma aurkezten.