Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

LENA WILLIKENS

Vinyl Factory webgunean Lena Willikensi egindako elkarrizketa batean irakurri dugunez, alde txiki baina erabakigarria dago teknikoki saio bikaina prestatzeko gai den DJ baten eta jendeari zerbait sentiarazteko gai den DJ baten artean, eta artista alemaniar zoragarri hau, zalantzarik gabe, bigarren multzo horretan sartzen da. Lenak ez du interesik, inondik inora ere, diskorik bitxi eta esklusiboena aurkitzeko lehia horretan sartzeko; Lena bere emozioei jarraikiz mugitzen da, interes mota askoz ere gehiagotan barrena, hala nola arte garaikidea, zinema eta literatura; hori guztia nahasten da, nola edo hala, Salon des Amateurs edo Radio Cómeme-rentzat egiten dituen set zoragarrietan edo Düseldorf-eko Kunstakademie-an egiten dituen ikus-entzunezko instalazioetan. Basoa gunearen ingurune atsegin eta iradokitzailean ahaztu ezin diren saio horietako bat eskain dezake; jakinaren gainean zaudete.