Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

LENA WILLIKENS & EL TIGRE SOUND

Lena Willikens DJ eta ekoizlea Dusseldorf-eko Salon Des Amateurs aretoan egoiliarra da; magiari eusten dio platerekin inprobisatzen eta, horregatik, bere zuzenekoak ezustekoz beterik egon ohi dira. Ohikoak ez diren soinuak arakatzen dituelarik, dantza-pistara eramaten gaitu aurreikusi ezin denari erronka joz. DJ izateaz gain, Lena NTS irratian ere aritzen da, eta hilean behin Lightning Conductor irratsaioa egiten du. Alemaniarra guri emozioak sentiarazteko gai da, muga guztiak gainditzen dituzten soinuen konexio ausartekin. Oraingoan, El Tigre Sound suitzarra izango du ondoan, eta musika elektroniko ausartenaren mugak arakatuko dituzte elkarrekin, ezohiko tandema osatuz.