Artistak

LCD SOUNDSYSTEM
James Muprhy buru duen LCD Soundsystem taldeak punk, funk eta disko estiloetako ukituak ematen dizkio nazioarteko musika elektronikoari, eta horregatik egin da ezagun. Nahasketa horren adibide argia dugu Daft Punk Is Playing at My House arrakastatsua. XXI. mende bete-betean, disko musika ez dago hilik. Punka ez dago hilik. LCD Soundsystem ez dago hilik. Bilbao BBK Live jaialdian egingo duten emanaldia Europa osoko bakarra da, eta agertokietan 20 urteko ibilbidea egin dutela ospatzeaz gain, DFA Records beren diskoetxearen bi hamarkadak ere ospatuko dituzte.