Bilbao BBK Live 2018

11 · 12 · 13
UZTAILA 2019

Artistak

LAURENT GARNIER

Laurent Garnierri buruz idaztea, jaioberri bati arnasa hartzen erakustea bezala da: ez dago horretarako beharrik. Technoaren eta housearen Europako historia apur bat interesatu bazaizu, bera hasieratik hor egon dela jakingo duzu. 35 urte baino gehiago daramatza mundu osoa dantzan jarriz eta kabinan ikusten duzunean, berari darion grinari begiratu eta beste 35 urtez ere jarraituko duela pentsatuko duzu. Maisuetan maisu: Beste ezer esan daiteke?