Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Artistak

LAS LIGAS MENORES

Argentinako pop independenteak eman duen azken aurkikuntzaz gozatzeko aukera izango dute Bilbao BBK Live jaialdiko parte-hartzaileek lehen aldiz: Las Ligas Menores. ‘Fuego artificial’ bigarren lana dute, eta Espainiako merkatuaren ateak zabaldu dizkie. Pop zuzena eta lo-fi uztartzen dituen diskoa, 90eko hamarkadako indie iparramerikarra gogorarazten duena eta gai nagusiak desamodioa, adiskidetasuna, ziurgabetasuna eta nerabezaroaren ondoko bilakaera izanik. Atlantikoaren beste aldean oraintxe bertan zer gertatzen ari den ulertzeko ezinbesteko taldea dugu eta Latinoamerikako proposamen garrantzitsuenetakoa dela esan dezakegu.