Artistak

La Plazuela
Musika-genero guztiak sartzen dira Bilbao BBK Live jaialdian, eta hori horrela dela, La Plazuela genero horiez guztiez elikatzen da, bere esentzia flamenkoaren bitartez. Bikote batek osatzen du taldea, eta estilo bakar bati atxikitzeko aukera burutik pasa ere egiten ez zaion eszena baten sormenaren adierazgarri dira. Izan ere, flamenkoa kaleko musika-genero nagusia baita, ukitzen duen oro bere iruditeriarekin eta bere soinuekin kutsatzeko ahalmena duen genero urbanoa.