Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

LA CASA AZUL

Guille Milkyway laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran hasi zen elektro-indie-pop proiektu hau bideratzen eta, urteak joan, urteak etorri, Estatuko erreferentziako taldeetako bat izatera iritsi dira; hirurogeita hamarreko hamarkadako disko-musika laurogeita hamarreko hamarkadako europop estiloarekin nahasteko gai izan dira, askotariko gaiei helduta: maitasuna, zoriontasuna eta adiskidetasuna baina baita tristezia, desamodioa eta frustrazioa ere. Beti urratzaile eta estiloen arteko mugen lausotzaile, abesti biribil-biribilak egiten ditu, hala nola “La Revolución Sexual”, “Todas Tus Amigas” “Superguay” edo “Cerca De Shibuya”. 2019. urtean ‘La Gran Esfera’ izeneko azkeneko lan luzea argitaratu dute eta, haiengan ohikoa denez, dantza-pistan oinetakoak urratzera gonbidatzen gaituzte, abesti hunkigarriak ere alde batera utzi gabe; hori guztia beren musikaren fantasiazko unibertsoaren barruan, elementu motibatzailetzat hartuta.