Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Artistak

KHRUANGBIN

Texas-etik datorren hiruko honen inspirazio-iturri nagusia funk estiloa da; hain zuzen ere, Tailandian hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan gertatutako funk estiloaren eztanda, eta ‘Con todo el mundo’ izeneko bigarren diskoa aurkeztuko digute Bilbao BBK Live jaialdian. Bigarren bilduma honetan eragin globalak zabaldu dituzte eta Espainiako eta Ekialde Ertaineko –zehazki, Irango– berezko soinuei erreparatu diete; izan ere, bigarren diskoaren izenburua ez baitzuten kasualitatez hautatu.