Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

KENDRICK LAMAR

Ez dirudi beharrezkoa denik Kendrick Lamarrek izan dituen lorpenen zerrenda egitea, zenbat sari, errekonozimendu eta platinozko disko eskuratu dituen aipatzea; izan ere, generoko rapero garrantzitsuena izateaz gain, musikaren historiako artista handienetako bat ere bai baita. Politikaren eta gizartearen arloko gaiekiko duen interesari bere konposizioen lirismoa gehituz gero, sortzaile honen obrak musikaren eremua gainditzen du eta gure mendeko herri kulturan eragin handieneko pertsonaietako bat izatera iritsi da.

Estudioan grabatu duen azken lana, “DAMN”, 2017. urtean argitaratu zen. 2019. urte osoan, bere jarraitzaileak lan berri baten zain-zain egon dira, baina badirudi 2020. urtera arte itxaron beharko dugula disko berria entzuteko. Gauza bat badakigu ziur: Kobetamendi izango da disko berri hori zuzenean entzuteko tokia.