Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

KELLY LEE OWENS

Daniel Avery mentore izanik, ez da harritzekoa Kelly Lee Owens-en debuta sintetizadore sorta harrigarriaz beterik egotea, gaur egungo dantzarako musikaren arakatze sakona egitearen ondorioz. Aurten, konpositore galestarra Bilbao BBK Live jaialdira etorriko da, eta ‘Lucid’ edo ‘Uncertain’ abestiekin pop atmosferiko, minimalista eta espektrala eskainiko digu, Europako techno sofistikatuenean berezko diren ambient soinuekin batera; izan ere, zerbaitengatik esaten da artista hau gaur egungo elektronikaren ezusteko atseginetako bat dela.