Artistak

Kelly Lee Owens
Izen berdina duen lehen lana kaleratu ostean, Kelly Lee Owens produktorea 2020. urtean itzuli zen berriro ‘Inner Song’ diskoarekin; downtempo-tik dream pop-era aldatu da lan horretan, techno espazialean barrena erraz-erraz igarota. Musika-generoen konbentzioak lausotuz, album hunkigarri eta euforikoa sortzea lortu zuen, ezin hobeki ordenatuta. Pandemiaren ondorioz bira bertan behera utzi behar izan zuen Kelly Lee Owens-ek, baina orain, Bilbao BBK Live jaialdian distira betean arituko da.