Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

KAYDY CAIN presenta SALSA DURA

Aurreko BIME Live jaialdiko GOXO agertokian artista garrantzitsuenetako bat izan ostean, Kaydy Cain berriro dator Bilbora, trap artista peto-petoaren etiketa gaindituta duela. Horren adierazgarri dira bere bi lan luzeak: ‘Lo mejor de lo peor’ eta ‘Calle Amor’, non reggaeton, dancehall, R&B, saltsa, mambo, bachata edo erritmo afrikarrak uztartzen dituen.

Carabanchelekoa hainbat kolektibotako kide da, hala nola La Mafia del Amor, Los Santos (Pxxr Gvng ohiak) eta Takers, eta bere burua aurreko proiektuekiko bereizten jakin du, bakarkako abestietan hainbat erregistro eta Latinoamerikako eraginak txertatuta guri, ipurdiaz gain, oinak ere kontrolik gabe mugiarazteko asmoz.