Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

KATZA

Bilbon bizi den DJ honek punk-taldeetan abiarazi zuen bere musika-ibilbidea, eta egun dantzarako sortzen duen musikan sumatzen zaio ukitu hori. Technoa edo post-punk, dub eta musika industriala ere izaten ditu inspirazio-iturri, eta soinuen berehalakotasuna, premiazkotasuna eta purutasuna adierazi nahi izaten ditu. Katzak bizitza erdia darama musikaren marjinak arakatzen; izan ere, Paraleloan kolektiboaren sortzaileetako bat izaki, eszena elektronikoan punta-puntakoena Euskal Herrira ekartzen dute.