Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

JOSEY REBELLE

Londres zaratatsu eta arraza anitzekoan jaio eta hazitakoa izaki, Josey Rebelleren musikan eragin ugari sumatzen dira, jatorri-jatorrizko House eta Techno estiloetatik jungle, rare groove, garaje eta aurrean jartzen zaion beste edozein estilora; horiek guztiak freskotasun eta zehaztasun harrigarriaz uztartzeko gai da. Joseyk bere hautatzaile sena gainjartzen du beste edozer gauzaren gainetik, baita musikari dion neurrigabeko maitasuna ere, musikaren esentzia liberatzaileari eta musikaren edertasunari dion maitasuna, musikaren estiloa, jatorria eta denbora edozein izanik ere. Plastic People-entzat egin zituen lehenengo saio haien oihartzunak hainbat jaialditara eraman du eta bere energia kutsakorra erakutsi izan du Primavera Sound edo AfroPunk jaialdietan, besteak beste; orain, gu erremediorik gabe engantxatzeko asmoz dator Kobetamendira.