Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

JASSS

Silvia Jiménez aka Jasss artistak behin baino gehiagotan utzi gaitu aho bete hortz jaialdietan egin dituen saioekin; esate baterako, MUGAKOn, eta orain, Basoa gunean, agertoki paregabe eta egokia eskaini nahi diogu bere magia ilun guztia zabal dezan. Lena Willikens-en antzera, Jasss doako poseetatik urrun bizi da, DJen munduan batzuetan nagusi izaten den alferrikako lehiakortasun horretatik urrun, DJen diskurtsoa zarpailtzen eta neutralizatzen duelako. Jasss-ek ahots propioa du, EBM funts industrial eta latz batetik sortutako ahotsa, eta dimentsio handiko musika batera iritsi arteko bilakaera izan du, musika paregabe eta transferiezin batera, “Weightless” izeneko LP izugarri horretan (IDEAL Recordings 2017); oraingoz, ez dio jarraipenik eman lan horri. Bilbao BBK Live jaialdian eskainiko duen saioan agian emango digu pistaren bat bere asmoen inguruan. Adi-adi egongo gara.